PIPITAKI PAPATAKI...
PIPITAKI PAPATAKI
NIK BAITAKIT GAUZA BAT…
1. Mintzatzen da ta mihik ez, badabila ta zangoik ez, elurra bezala zuri eta bikea bezain beltz.
2. Oihaneratakoan etxera begira, etxeratakoan oihanera begira.
3. Laur aizpa elkarren atzetik beti laisterka ta batak bertzea ezin erdietsi.
4. Etxetik oihanera bidean isil-isilka; oihanean ohiuka.
5. Etxe bat zuria, bazterrik ez; atari eta leihoik, trankarik ere ez.
6. Etxeko seme zarren zarrenak ezpaina makur.
7. Axuri-zutuan xuri, bildots-zutuan gorri, ardi-zutuan beltz.
8. Mandre bat, arizkoa ez; guzia estaltzen du ta ur ez.
9. Luze da, luze, soka bezala; hortzak ditu, otsoak bezala.
10. Ikusten dut, ondoan dut eta ezin hartu.
11. Sasian ez da urratzen, uretan ez da bustitzen.
12. Xurixko belxko, harrapatzeko gaiztoxko.
13. Gizon ttipi, txapel handi.
14. Urtean behin baizik ez du aldatzen atorra.
15. Beti handitzen ari eta hala ere ez da guttiten.
16. Luze ta mehar, mundu guzian behar.
17. Ttipi ñoñorroño, goiz ernari dago, ez aho, ez ipurdi; ez daki nondik erdi.
18. Xurixko lazko; pentsatzeko gaixto.
19. Xingola-mingola, itzuli-mitzuli, eta beti goiti ari.
ERANTZUNAK
1. Eskutitz
2. Auntz-adarrak
3. Arilkaria
4. Aizkora
5. Arrautza
6. Laratz
7. Masusta
8. Elur
9. Sasi
10. Itzal
11. Eguzki
12. Pika/Mika
13. Ziza
14. Suge
15. Zuhaitz
16. Airea/Egurats
17. Josteko haria
18. Urra
19. Gatz
20. Ke

Zabaldu
del.icio.us