Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Supazterreko eleak

19/04/2008 GMT 1

Atsotitzak

supazterreko @ 19:04

AEZKOA
• Adiskide xar ta kontuak berri
• Agotik sudurrera idukirik eztu
• Azaroko eguna, argitu iluna
• Bakotxa bere mandataririk hoberena
• Barrideko eltzea urrez, hurbildu ta lurrez
• Behin ere ez dena, izaten ahal da
• Bertzeren minak begian lo
• Behar ez duen xamalkoak bi almute olo
• Etxe hutsa, gerla hutsa
• Etxeko sua etxeko hautsez estale
• Erhi beratz, hil gogor
• Erran zarrak, gezur guti
• Ezkur urte, sagu urte……

LUZAIDE

• Agorrileko euria, arno eta eztia
• Alaba bakarra, debro bakarra
• Andra Mari martxoko, ni mendirat opoko
• Andredena martxoko, behia larrean aseko: Erramu egunerako zezena da beldurxko
• Apirila, biribila, urdandegian urdia hila: ez da hila, bada hila, buztana badabila
• Ardiak martxoan molkora bildurik ikustia bano hobe otsoa arditan ikusi.
• Azileko ortzia, neguko iruzkia. Azaroaren ostotsa – trumoia, negu ona.
• Bi uretako arraina
• Buruileko euriek mahastia ontzen. Buruila – irailaren euria ona da.
• Eguberri ilargirik gabe, artzaina axuririk gabe.

ERROIBAR

• Abenduko elurra, gazta zarraren pare.
Gazta zaharra aina irauten.
• Abendue, xai huts eta gau huts
Jai anitz eta gau luzeak
• Aldiz, jauna zaldiz.
Behartsuak ere noizbehinka atsegialdia behar du.
• Aldiz joaten dire zorroak errotara. Aldizka edozeini zoritxarra etortzen zaio.
• Aprile hotz?. Ez gari eta ez agotz.
• Astoak bere burua len.
• Axeriek buztana berekin.
• Bagoak norata duen makurgunea, harata erortzen da.
• Bago botaian, aise egiten da egurre.
• Baniz, non gogo, han zango.

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!