Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Supazterreko eleak

21/03/2008 GMT 1

Ezkontza baten haustea

supazterreko @ 09:34

Bi Oroz-Betelutar, zenbait urtetan ezkondurik zaudenak, elkarrekin ezin biziz, artsalde apal batez, ilun nabarrean, beren apez jaunarengana fan zire, gau erranez;
-Jauna, zuk elizaz ezkondu gindituzun bezala, gure ezkontza laxatu ta hautsi daukezula xakin dugu. Gau egia balin bada, elkarrengandik lekutu ta berez bizi nahi ginduke:
- Ez al duzie bakerik elkarren artean?
- Bakea? Infernuan bezalatsukoa dugu.

Apezak irria ezpainetan zuela,
- Bai, ene maiteak –erran zakote-; orain infernuan bezala bizitzekoz ta zauren samurtasun ta hasarrekin infernua geroko irabaztekoz hobe duzue ezkontza lehen baino lehen hautsi. Etorri zitezte bihar mezara, ezkontza-goizean bezala ta eliza-atarian egon. Nik behar direnak einen ditut.
Biharamun-goizean, meza-ezkilak xo zuenean, ezkondu gaiek beren aldeaixkidekin eliza-atarira bildu zire. Apeza, trenza ederrak xantzirik, elizmutila gurtzearekin altzinean zuela, agertu ze: baita, bi ezkonduak bere ondean belaunikarazirik, hasi ere egin ze marmarozka liburutik latinez leitzen zuelakoan ta berehalaxe gizonari burlan eman zako isipuaz kaska…geroxeago emazteari bertze bat. Kaskak azkar ta usutzen hasi zirenean, nigarrez senar-emazteak galde egin zute:
-Gure ezkontzaren laxatzeko otoitz goiek anitz iraunen al dute?
- Nik hau baizik eztakit bertzerik: bietatik bat hilartio ezkontzak iraunen duela.
- Goazen bada etxera ta ezkondu ginenean hitz eman bezala, bakean ta luzaro bizi giten – erran zako emazteari senarrak.
- Gori einez kenduko duzue orai ta geroko infernua.

Hau erran ta apeza eleizara mezaren erratera sartu ze.

Maximino Iziz. Hiriberri
Ezkontza baten haustea

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!