Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Supazterreko eleak

21/03/2008 GMT 1

Errege eta xapelgina

supazterreko @ 12:20

Errege-iltzaileak eztira gure egunetan sortuak. Bi urtez lanean arituz xapel bat egin zuen norbaitek erregerendako. Gero bere ezagun bat deitu zue, erranez:

- Tori xapel hau, eraman zak erregerengana ta sarrarazi ezok xapel hori ta hartzak sos ebek.

Badoa gizon gori ta joan ta joan erregetegira heldu ze.

Erregalu batez nola heldu zen erran zio Erregeri:
- Para zak egorrek.

Besteak ezetz, erregerendakoa zela.

- Ezar zak, mutil, ezar zak egorrek.

Mutilak ezarri zue ta berehalaxen zilarrezko bi orratz luze logunetatik sartu ta gurutzatu ziote burua ta hilik gan berean erori ze.
Mezkiritzen ikasia
errege eta xapelgina

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!