Iratiko ugaldean
Orbaran behin gizon multzo bat gango ugaldera ilargia harrapatzekotan hurbildu ze.
Gortarako zubitik beiti dilindan xarri zire, erkali eskuak emanez.
Barrenean zenak, ezpaitzoken eskua ilargiraino luzatu,
- Ep – oihu egin zako goienekoari – Laxa zak piska bat eskua nik gazta harrapatu ahal izateko. Guti bat aski izain duk.
Goienekoak bere eskua luzatu zue ta multso osoa urera eroriz, ilargia irriz irriz hurrundu zitzaie.
Martin Arotzarena. Orbara

Zabaldu
del.icio.us