Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Supazterreko eleak

20/03/2008 GMT 1

Beharra

supazterreko @ 20:57

Goiz batez, aitak astoai ekendu ondoan egur zama, sartu ze etxera gosaltzera. Eta nik erran nio:

- “ Ni juan nindeike astoakin mendira, juan eta banu nork kargatu. Orduen zuk gosaltzen duzun denboran ekarriko nezake”.

Eta aitak erran zire:

- “Beharrak kargatuko dizu; zazi lasai edo trankil, ikusiko duzu zein ongi etortzen zaren”.

Hala juan nitze asto gañan. Nik zautzen nue mendia, eta neura aitak manatu bezala, juan nitze lasaitasunez betea. Juan mendira, eta astoa bera paratu ze egur metain ondoan. Iautsi nitze ederki, ekendu nitio sokak eta egon nitzeixtenpat ia etortzen ze beharra: baño nior etze heldu. Orduen hasi nitze beharrai deitzen, baño beharra estela ageri. La aspertuxia etzelakoz nihor ageri, hasi nitze egurrak paratzen zamuketan, eta origi fardelkerik gabe, arront hortan nindegoken bezala.
Eta gañera egur anitz paratu nitio. Soka nola paratu? Len bezala nindego hastean, baño negarrik egin gabe. Hasi nitze alde batera eta bertzera, baño azkenian erdietsi nue, eta estera. Ederki Juan ze astoa; etzitzego egurrik erori. Etxeko atarien zeude aita, ama eta amatxi, ia noiz agertzen nitzen.

Neure aitari ikusi orduko erran nio:

- Aita, ez da nihor etorri astoain kargatzera.
Eta aitak:
- Nola egin duzu?
Nik:
- Nola? Beharko nue!
Aitak:
- Hori da beharra.

Mezkirizko Perpetua Saragueta idazleak kontatua.Beharra

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!