Arrietako mandazaina
Orreagara mandazai bat kobesatzera fan ze, mandazaia zela apezari erranez ta ardoari ura nahasten zakola aitortu zue. Apezak:
- Ardoari ura nahastea bekatu duk. Etzakala gehiago golarik egin.
Egun berean bere mandoak ardoz kargatzera fan zen. Gan norbaitek ardoari, beti bezala, ura gaineratu nahi zako.
- Eken eken – erran zue bekatariak-. Gori eztokegu ein, bekatu baita. Iminazu lehenik zagietan ura.
Etxekoak harriturik nagusiaren nahia ein zute.
Eta berak:
- Orai egotz zazie ardoa urriki gabe, gori ezpaita bekatu.
Maximino Iziz. Hiriberri

Zabaldu
del.icio.us