Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Supazterreko eleak

20/03/2008 GMT 1

Aietz sogor bat

supazterreko @ 20:15

Aietz sogor bat Garraldako errekondoan zagon, behorra ta behorkumea zaintzen, osin bat aldamenean zuelarik. Bidekari bat ikusi zuen hurrundik heldu zela xigor batean berantzan ta bere artean erran zuen:
- Gorrek niri zerbait erranen xidak eta nik etxiat entzunen. Lemexiko galdea zein izanen ote da? Enura gabe gauxe: “Behor gau norena duk?” Nik: “Neurea behorra”, xardietsiren dakot. Bigerrena: “Eta kumea?” “Baita bere kumea ere.” Gero ea putzu gori handia den. (Aietzak putzua negurtu zuen ta akuluaren koskorreragiño zen).
- “Aribera nondik faten da?”, erranen du bidekariak: “Herri gori hurrun al hurbil da?” Nik orduan: “Bizkar gorixe igaran ta berehala”.

Heldu zakion gizon bidekaria, erranez:
-Egun on, aietza.
-Neurea behorra.
-Otsoak janen aldauk
-Baita bere kumea ere.
Gero ta haserreago orduan bertzeak:
- Akuilu hori sartuko diat purditik.

Sogorrak:
- Gunako koskor guntaraino.
- Deabruak eramanen alau!
- Golako bide gorri gorixe goiti.
- Lepezurra hausten baiu!
- Bizkar gorixe igaran ta berehala

Abaurrepean ikasia

Aietz sogor bat

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!